Luis Haranburu Altuna

Luis Haranburu Altuna
Bizitza
JaiotzaAlegia, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 210

Luis Haranburu Altuna (Alegia, Gipuzkoa, 1947) euskal idazle eta argitaldaria da.

Saturrarango apaizgaitegian, Donostian eta Parisen egin zituen Humanitate eta Filosofia ikasketak. 1972. urtean hasi zen literatura lanak argitaratzen, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Madrilgo Triunfo agerkarietan. Besteak beste, hainbat pertsonaiari buruzko antzerki lanak osatu ditu: Zumalakarregi (1986), Loyola (1986), Sabino (1986), Lancre (1987-1994), St. Cyran (1987) eta St.Cyran, Jainkoa gorderik (1992, BBK-Euskaltzaindia saria). Narratibari dagokionez, besteak beste Bestiario bat (1999) eta Seme (1999) eleberriak argitaratu ditu. Itsasoak ez du esperantzarik bere 1972ko eleberriaren beste bi argitalpen ere egin ziren 1987 eta 1994an. 2000. urtean Baleen kantua eta Historia de la alimentación y de la cocina en el País Vasco lanak eman zituen argitara. Argitaratzaile bezala, Haranburu Argitaletxea sortu zuen, 1974an, eta Hiria argitaldari berria, 1999an; 1999-2000 urteetan hainbat genero eta gaitako hirurogeitik gora liburu eman zituen argitara.

Lanen zerrenda

Narratiba

  • Desgizona (1978, Luis Haranburu)
  • Karakol presoa (1987, Kriselu)
  • St. Cyran (1987, Kriselu)
  • Zera... (1975, Kriselu)
  • Bestiario bat (1999, Hiria)
  • Caritate (1979, Luis Haranburu)
  • Itsasoak ez du esperantzarik (1973, Lur)
  • Auskalo, Luk (1995, Kriselu)
  • Kandido, edo Euskadi independientearen ukronia (2002, Hiria)

Saiakera

  • Abuztuko gutunak. Adeitasunez, Ibarretxe Lehendakariari (2004, Fernando Buesa Fundazioa)
  • Euskararen doluminak (2006, Elea)
  • Euskal historiaren kondaira gastronomikoa (2008, Hiria)
  • Jainkoaz beste - Aberriaren idolatria (2014, Hiria)

Antzerkia

Gutunak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Luis Haranburu Altuna literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q11934255