Irisarri
Irisarri | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Irissarry | ||
Auzapeza | Xabier Lacoste (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64780 | ||
INSEE kodea | 64273 | ||
Herritarra | irisartar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°15′25″N 1°14′01″W / 43.2569°N 1.2336°W / 43.2569; -1.2336 | ||
Azalera | 26,39 km2 | ||
Garaiera | 149 – 839 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 597 (2018: −8) | ||
Dentsitatea | 32,82 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,25 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,64 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 3,95 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 28,59 (2010) | ||
Erabilera | % 5,18 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1150 |
Irisarri[2][a] Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Arberoa eskualdekoa.
Geografia
Ingurune naturala
Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.
Udalerri mugakideak
- Heleta iparraldean
- Ortzaize mendebaldean
- Iholdi eta Suhuskune ekialdean
Etxeak eta auzoak
- Baigura
- Pagotzona
- Basaburu
- Otsateheta
- Etxalgi
- Oihanhandi
- Plaza
Historia
Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.
1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.
1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.
Ondarea
Herrian eraikin desberdinak ikus daitezke, asko XVII. mendekoak. Hona hemen eraikin garrantzitsu batzuk:
- Gazteluzaharrean, Baigura mendian, kastro bat dago.
- San Joan Bataiatzailearen eliza Irisarriko parrokia eliza da. Elementu zaharrenak XV. eta XVI. mendetakoak dira. Kanpoko arkitektura eta ezkila dorrea ikusgarriak dira.
- Ospitalea etxea, XII. mendean eraikia, egungoa XVII. mendeko eraikina da. Egun Ondarearen Hezkuntza Zentroa da.
- Irisarriko bidegurutzea, Ospitalearen alboan (ipar-mendebaldean) kokaturiko gurutzea monumentu izendaturik dago.
- Bidegaina baserria, XVII. mendekoa.
- Zaldunbidea baserria.
- Gazteluberria jauregia.
- Iturraldea baserria, XVIII. mendekoa.
Ekonomia
Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten zen ahari azokak ospe handia zuen.[3]
Demografia
Irisarriko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Kultura
Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.
Argazki galeria
- Irisarriko bista partziala
- Irisarriko paisaia, Iparlako mendilerroa atzean
- Irisarriko baserriak
- Irisarriko pilotalekua, atzean Donibane eliza duelarik
- San Joan Bataiatzailearen elizaren barrualdea
- Elizako organoa
- Elizako beirategia
-
- Irisarriko etxe bat
- Irisarriko herriko etxea
- Etxe baten atari gaineko harri landua
- Hilarria
-
Irisartar ospetsuak
- Bernard Lavielle (1912-1997), idazlea.
- Beñat Soule (1947-), bertsolaria.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 122. arauaː Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques,Arthaud 1975. 44. orrialdea
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q843746
- Multimedia: Irissarry / Q843746
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Irisarri