Dziga Vertov
Dziga Vertov | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bialystok, 1896ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1954ko otsailaren 12a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Yelizaveta Ignatevna Svilova (en) (1929 - 1954) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | film dokumentala |
|
Dziga Vertov (errusieraz: Дзига Вертов; ukraineraz: Дзиґа Вертов; Białystok, 1896ko urtarrilaren 2a - 1954ko otsailaren 12a) operatzaile eta dokumentalista zen, eta Kinó-glaz teoria sortu zuen, teknologia zinematografikoaren bitartez objektibitate absolutua lortzeko asmoz. Jaiotzez Denis Arkadievitx Kaufman (errusieraz: Денис Абрамович Кауфман) izena zuen.
Bi garaitan garatzen da Vertoven lana:
- Prestakuntzarik gabe kapturatzen du bizitza kameraren bidez (giza-begiak baino hobeto ikusten du kameraren begiak)
- Muntaiaren bidez planoak berrantolatu, bizitzatik hartutako pusketak batzeko helburuarekin, eta ‘nik dakusat’ bat sortzeko.
1924an jartzen du abian metodo utopiko hori film luze baten bidez: Kino-glaz (Kinó-glaz); zinema, batez ere, medio dokumental gisa ulertzen duela defendatzen du. Teoria honek ez du onartzen: drama, idatzitako gidoia, zinemako fikzioa, aktore profesionala, saiakerak, dekorazioak, etab. Lumièren garbitasun dokumentaletik urruntzen gaituen ezer.
Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 1960ko hamarkadako zinemazaleengan (Cinema Verité, Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).
Entzumenaren laborategia
Bere estudioan soinuen musikarekin hasten da probak egiten, hitzen eta fonogramen arteko muntaiak dira. 1918-1919 bitartean Moskuko Zinema Batzarrean dabil Kinonedelija egunkarian erredaktore nagusi lanetan. 1920an konturatzen da giza-begia gai dela bi edo hiru fotogramako zinema-plano bat harrapatzeko. (zati txiki-txikiak sar zitezkeen, nahiz eta horrek pentsamenduaren egitura eta ikuspegi naturalaren tenporalitatea hankaz gora utzi).
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dziga Vertov |
- Datuak: Q55193
- Multimedia: Dziga Vertov / Q55193