Akal Takht
Akal Takht | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Punjab |
Division of Punjab | Jalandhar division |
Indiako barruti | Amritsar barrutia |
Hiria | Amritsar |
Koordenatuak | 31°37′14″N 74°52′31″E / 31.62061°N 74.87533°E / 31.62061; 74.87533 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1995 |
Akal Takht Indiako Sikhismoaren zentru nagusia da. Indiako Punjabeko Amritsar hirian dago, Urrezko Tenpluaren aurrez aurre.[1] Jatorrizko eraikuntza egitea Shri Guru Hargobindek (1595–1644) agindu zuen.
Historia
Jatorriz Akal Bunga izenez ezaguna,[2] Harmandir Sahibaren parean dagoen eraikina seigarren sikh Guru Guru Hargobindek sortu zuen, subiranotasun politikoaren ikur gisa. Haren asmoa sikh herriaren kezka espiritualak eta denborazkoak landu zitezkeen espazioa sortzea zen. Baba Buddha eta Bhai Gurdasekin batera, seigarren Sikh Guruk 9 metroko altuera duen hormigoizko lauza bat eraiki zuen. Guru Hargobindek 1606ko ekainaren 15ean plataforma agerian utzi zuenean, bi ezpata jarri zituen: batek bere autoritate espirituala (piri) adierazten zuen eta bestea, bere denborazko agintea (miri).
XVIII.mendean, Ahmed Shah Abdalik eta Massa Rangarrek Akal Takht eta Urrezko Tenpluaren aurkako eraso sorta bat zuzendu zuten.
Hari Singh Nalwa, Ranjit Singh-eko jeneralak, maharajak, urrez apaindu zuen Akhal Takht.[3] 1984ko ekainaren 4an, Akal Takht hondatu egin zen Indiako Armadak Harmandir Sahib erasotzean, Indira Gandhiren agindupean, orduan Indiako lehen ministroa, Blue Star izeneko operazioan, 1984an, Indiako Armadak Urrezko Tenplua erasotu zuen. Akal Takht oso kaltetuta gelditu zen eta berriro ere eraiki behar izan zuten. Lanak 1995an amaitu ziren.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Urrezko Tenplua
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Akal Takhti buruzko informazioa.
- Datuak: Q118893
- Multimedia: Akal Takht / Q118893